Errenteriatik eta Donostiatik igaro ondoren, Usurbil zeharkatuta helduko dira txirrindulariak Urola Kostara. Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Arroabea zeharkatu ostean, Debarako bidea hartuko dute. Etapako lehen kilometroak izango dira kostaldetik egingo dituztenak eta, aurrerago gainditu beharko dituzte hainbat mendate gogor, Bilbora heldu aurretik. Esaterako, Munitibarko edota Morgako portuak.
Halakoetan gertatu ohi den moduan, kostako errepidea itxi egingo dute une batez ibilgailuentzat. Oraindik ordutegi zehatza jakinarazi ez badute ere, litekeena da eguerdi aldera izatea, 13:00ak inguruan.