'Udara' erakusketa zabaldu dute Oxford aretoan

Juan Luis Romatet 2022ko abuztuaren 14a

Anton Egigurenen, Aran Santamariaren eta Julian Egigurenen lanak biltzen dituen erakusketa abuztuaren 28ra arte egongo da Alondegiko aretoan.

Zumaiako hiru artistaren lanak biltzen dituen Udara erakusketa zabaldu zuten atzo eguerdian Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. Artista bakoitzak bere estiloan jorratutako lanak aukeratu ditu abuztuaren 28ra arte Erribera kaleko aretoan egongo den erakusketa honetarako. 

Egunero egongo da aretoa zabalik, 18:30etik 20:30era; asteburuetan eta jaiegunetan eguerditan ere irekiko ditu ateak, 12:30etik 14:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide