Giro ederra izan dute Zumaiako Gala Egunean

Juan Luis Romatet 2022ko abuztuaren 7a

Ohiturari jarraituz, dotore jantzita ospatu zuten zumaiarrek eta bisitariak Gala Eguna, atzo.

Iluntze partean hasi zen jaia. Lehenengo, Lindy Hop dantzaldi ibiltaria izan zen Eusebio Gurrutxaga plazatik abiatuta, eta gauean, berriz bi musika saio izan ziren, herriko bi gune desberdinetan. Batetik, The Soulutions soul taldearen kontzertua Gurrutxaga plazan, eta bestetik, DJ Davilaren saioa Amaiako plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide