Zumaia Delteco emakumeen taldea hirugarren sailkatu da Ondarroako estropadan

Aiora Larrañaga 2022ko abuztuaren 6a

Zarautz Gesalaga Okelan bosgarren postuan sailkatu da Ondarroan, ETE Ligako 10. jardunaldian.

Gaur eguerdian, Ondarroako Bandera - Ondarroako Udala Sari Nagusia izan dute jokoan ETE Ligan aritzen diren taldeek. Zumaia Deltecok eta Zarautz Gesalaga Okelanek bigarren txandan egin dute arraunean, etxeko taldearekin batera, eta zumaiarrek markatu dute txandako denborarik onena, 11:11, 24. Azkenean, ohorezko txandan arraunean egin duen Hodarribiak (10:55,40) irabazi du bandera eta bigarren sailkatu da Hibaika (11:01,52). Sailkapen nagusian hirugarrena, berriz, Zumaiako taldea izan da, ohorezko txandan aritu den Deustoren (11:28,87) denbora hobetzea lortu baitu.

Bestetik, Zarautz Gesalaga Okelan (11:26,91) bosgarren postuan sailkatu da gaurko estropadan.

Hona hemen Ondarroako Bandera - Ondarroako Udala Sari Nagusiko sailkapena:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide