Camargon jokatu dute estropada KAE1 eta ETE ligetako traineruek ere

Maria Maya Manterola 2022ko uztailaren 31

ETE eta KAE 1 ligetako estropadak jokatu ziren atzo arratsaldean Camargoko (Kantabria, Espainia) uretan. Bi estropadetan laugarren egin zuten Delteco Zumaiako ontziek.

Camargoko XXX. Banderaren lehian izan ziren atzo KAE 1 ligako traineruak. Hirugarren txandan aritu zen Zarautz Gesalaga Okelan bederatzigarren sailkatu zen estropadan. Delteco Zumaiak eta Orio Orialkik, berriz, laugarren egin zuten zumaiarrek estropadaren sailkapenean, lehen postuan sailkatu zen Pedreña baino hamabi segundo gehiagorekin. Orio Orialki, berriz, zortzigarren izan zen. 

Hemen ikus daitezke atzoko estropadako denborak. Sailkapen orokorrean, Zarautz Gesalaga Okelan bosgarren da 77 punturekin, Delteco Zumaia seigarren 54rekin, eta Orio Orialki hamaikagarren 27rekin. 

Leku berean jokatu zen atzo ETE ligako estropada ere. Delteco Zumaiak laugarren egin zuen estropada horretan ere, denbora onena egin zuen Hondarribia baino 22 segundo gehiago batuta. Zumaiarren txanda berean aritu zen Zarautz Gesalaga Okelan, baina haiek baino sei segundo gehiago behar izan zituen lanak amaitzeko. Estropadaren sailkapenean bosgarren egin zuten. 

Hemen ikus daitezke atzoko estropadako denborak. Sailkapen orokorrean, laugarren da Delteco Zumaia 53 punturekin eta seigarren Zarautz Gesalaga Okelan 39rekin. 

Hurrengo estropadak datorren asteburuan jokatuko dituzte. Larunbatean Ondarroako Banderan lehiatuko dira ETE ligako traineruak, eta igandean Hondarribian KAE1 ligakoak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide