Orioko eta Getariako arraun elkarteetako ontziek Getxoko Estropadetako ikurriñak eta puntuak lehiatuko dituzte larunbatean. Orio Orialki emakumezkoen taldea 17:50etatik aurrera neurtuko da, Getaria eta Orioko gizonezkoen talde nagusien saioa, berriz, 18:23etan hasiko da.
Igandean, Lekeition (Bizkaia) jokatuko dira Euskotren eta El Correo-Kutxabank banderak. Lehenbizikoan, Orioko neskak 11:40ean hasiko dira arraunean. Bigarrengoak 12:13ean ekingo dio, mutilen traineruekin.
Orioko bigarren taldea, Zarautz Gesalaga Okelan eta Delteco Zumaia larunbatean arituko dira. KAE1 Ligako Camargoko (Kantabria) Udalaren Bandera jokatuko dute, 17:15etatik aurrera. Toki berean, Zarautz eta Zumaiako neskak uretaratuko dira ET ligan, 18:30ean.