Irailaren 16tik 24ra bitartean ospatuko da aurtengo Donostiako Zinemaldia. Bi hilabeteren faltan, jaialdia hasi da bertan parte hartuko duten filmen berri ematen. Gaur goizean Zinemaldian emango diren eta Espainiar estatuko jatorria duten pelikulen berri eman dute. Horien artean izango da Fernando Franco zuzendariaren hirugarren lana, La consagración de la primavera, Telmo Irureta aktore zumaiarra protagonista duen filma. Oraindik ezin da jakin zer egunetan eta zer sailetan erakutsiko duten lan hau.
Filmak Laura (Valeria Sorolla) aurkezten du. Madrilera iritsi berria da eta Ikastetxe Nagusi batean kokatuko da Kimikako karrera ikasteko. Bakarrik eta ia dirurik gabe, bere unibertsitate-bizitzara egokitzen saiatuko da, bere segurtasunik ezarekin borrokatzen duen bitartean. Gau batean, kasualitatez, David (Telmo Irureta) ezagutuko du, Isabel amarekin (Emma Suarez) bizi den garuneko paralisia duen mutikoa. Elkarrekin konfiantzazko harremana hasiko du Laurak, konplexuak gainditu eta heldutasunerako etapa berri bati aurre egiten lagunduko diona.