Sankristobaletarako egitaraua prestatu du Gure Ametsa Elkarteak

Juan Luis Romatet 2022ko uztailaren 5a

Ostiralean hasiko dira San Kristobal Jaiak Narrondo auzoan. Bertako Gure Ametsa Elkarteak ere egitaraua prestatu du aurtengo jaietarako.

Pandemiak eragindako bi urteko hutsartearen ondoren, bueltan dira San Kristobal Jaiak Narrondo auzoan. Gure Ametsa Elkarteak egitarau propioa prestatu du aurtengo jaietarako.

Ostirala, 8

19:30ean, hanburgesa festa eta dja.

Larunbata, 9

21:30ean, afaria. Apuntatzeko azken eguna, uztailaren 6a, elkartean bertan edo 619 730 304 zenbakira WhatsAppeko mezua bidalita.

Igandea, 10

11:00etan, hamaiketakoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide