Donosti Cup futbol txapelketaren partidak hasi dira eskualdean

Urola Kostako Hitza 2022ko uztailaren 4a

Lagunarteko futbol txapelketaren lehen jardunaldia da gaurkoa, eta ostirala arte, egunero jokatuko dituzte partidak, goiz eta arratsaldez, eskualdeko zelaietan.

Hasi da Donosti Cup futbol txapelketa, eta txapelketako hainbat partida hartu dituzte eskualdeko zelaiek. Azkoitiko San Juan, Azpeitiko Garmendipen, Orioko Mendibeltzen, Zarauzko Astin, Zestoako Iraetan eta Zumaiako Aita Mari futbol zelaietan arituko dira Euskal Herriko eta nazioarteko dozenaka talde. Hain zuen, hogei herrialdetako 720 talde bilduko ditu txapelketak, eta uztailaren 8ra, ostirala, bitartean hainbat partida jokatuko dituzte eskualdean. Azkoitian, Azpeitian eta Orion hartutako irudiak dira honako hauek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide