Zarautzek irabazi du Elantxobeko Bandera

Maria Maya Manterola 2022ko uztailaren 3a

KAE1 ligako jardunaldia jokatu da gaur, igandea, Elantxoben. Zarautz Gesalaga Okelaneko traineruak aurrea hartu dio Sanpedrotarrari, eta gaurkoan bai, Elantxobeko Bandera eskuratu du. Zumaiarrek, berriz, hirugarren egin dute.

Hitzordu bikoitza izan du asteburu honetan KAE1 ligako traineruek.  Atzo Castro Urdialesen izan ziren, eta gaur, igandea, Elantxobeko Banderaren lehian.

Lan bikaina egin dute zarauztarrek, Sanpedrotarrari segundo bateko aldea ateratzea lortu baitute, eta 21:37,27ko denbora eginda eskuratu dute Elantxobeko Bandera. Egindako lana aitortzeko, herritarrek harrera egingo diete arraunlariei 19:00etan Lege Zaharren Enparantzan.

Zumaiarrak, berriz, hirugarren sailkatu dira, beren txandan helmugaratzen lehenak izan diren arren. Orioko B ontziak, bestalde, bederatzigarren egin du gaurkoan. 

Ikusi hemen Elantxobeko XXXIV. Banderaren denborak eta sailkapena. Sailkapen orokorrean bigarren postuan da Zarautz, bederatzigarren Delteco Zumaia eta hamaikagarren Orio Orialki. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide