Atzo amaitu zen esku pilota txapelketa herrikoia, Odietan jokatu ziren azken bi partidekin. Ander Odriozola eta Oihan Iribar Peio Etxabe eta Aitzol Olidenen aurka final handia jokatzekoak ziren, baina azken partidan Aritz Agirrek ordeztu zuen Oliden. Iribar - Odriozola bikoteak partidaren hasieratik erakutsi zuen bere nagusitasuna. Markagailua beren alde 12-6 zela, Agirrek lesioa izan zuen besoan, eta ezin izan zuen jokatzen jarraitu. Beraz, bere horretan geratu zen emaitza.
Lehenago jokatu zen sailkapeneko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagoka. Gorka Iribar eta Joseba Martija Iosu Salegi eta Aitor Aizpuruaren aurka aritu ziren. Partidaren erdialdera arte Iribar eta Martija nagusitu baziren ere, pareko jarraitu zuten bi bikoteek partidaren amaierara arte, berriz ere Iribar eta Martija gailendu ziren arte. Markagailua 22-19 utzita sailkatu ziren hirugarren postuan.