Sankristobalak ospatuko dituzte Narrondon eta Aizarnazabalgo Saiatzen

Nerea Uranga 2022ko uztailaren 1a

Uztailaren 8an, 9an eta 10ean izango dituzte festetako ekitaldiak bi auzoetan, Narrondon (Zestoa-Zumaia) eta Saiatzen (Aizarnazabal).

Uztailaren 8an, ostiralarekin, txupinazoa botata hasiko dituzte Kristobal Deunaren jaiak Aizarnazabalgo Saiatz auzoan eta Zestoa eta Zumaia arteko Narrondon. Bi auzoetan hiru egunetan ospatuko dituzte festak, hain zuzen ere hilaren 8tik 10era bitartean.

Aizarbazabalgo Saiatz auzoan askotariko ekintzak prestatu dituzte sankristobaletarako: zezenak eta poniak, trikitilariekin erromeriak, mus txapelketa, auzo afaria, dantza emanaldiak edota herri kirol jaialdia.

Zestoa eta Zumaia artean dagoen Narrondo auzoan ere adin guztietako herritarrentzako festetako egitaraua osatu dute. Jaietan izango dituzte, besteak beste, mus eta eskoba txapelketa, patata tortilla lehiaketa, puzgarriak eta zezen mekanikoa, txokolate-jana, sardina-jana, bertso bazkaria eta bakarrizketa.

EGITARAUAK:

SAIATZ AUZOA (AIZARNAZABAL)

Uztailak 8, ostirala
- 18:00. Txupinazoa, buruhandiak eta txokolatada.
- Jarraian, Lopeneren zezenak eta poniak.
- Arratsalde osoan, Olaberri DJa.
- 22:00. Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzalluzekin erromeria.
- Txabolan afaltzeko otartekoak egongo dira.

Uztailak 9, larunbata
- 16:00. Mus txapelketa.
- 20:30. Auzo afaria, Euskal Parrilarekin.
- 23:00. Erromeria Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.

Uztailak 10, igandea
- 12:30. Meza.
- Jarraian, Alaitsu dantza taldearen emanaldia.
- 18:00. Herri kirol jaialdia. Lur Errekondo, Lierni Osa, Andoni Iruretagoiena Izeia VI.a, Iñaki Errazkin eta Unax Iruretagoienak erakustaldia egingo dute.
- Jarraian, Izer eta Alabierrekin erromeria.
- Txabolan afaltzeko otartekoak egongo dira.

NARRONDO (ZESTOA-ZUMAIA)

Uztailak 8, ostirala
- 20:00. Jaiei hasiera emateko suziriak.
- 22:00. Mus eta eskoba txapelketak. Mus txapelketan parte hartzea 25 euro kostako da bikoteko. Eskoba txapelketan parte hartzeko, berriz, 12 euro ordaindu beharko da bikoteko.

Uztailak 9, larunbata
- 12:00. Patata tortilla lehiaketa. Osagaiak jai batzordeak jarriko ditu (gatza, tipula, arrautzak, olioa eta sua). Beharrezko tresnak, berriz, norberak eraman beharko ditu.
- Ondoren, lehiaketako tortillak bertan jango dira entsaladarekin lagunduta. Edariak norberak ordaindu beharko ditu.
- 15:30-18:30. Puzgarriak eta zezen mekanikoa.
- 17:00-17:30. Txokolatada.
- 18.30. Lopeneren zezenak eta poniak.
- 20:30. Sardina-jana, doan. Saiheskia eta edaria ordaindu egin beharko dira.
- Jarraian, Gauargi erromeria taldea.

Uztailak 10, larunbata
- 11:30. Asto proba: Ibai Etxabe eta Artabilla.
- 13:30. Herri meza.
- Ondoren, bertso bazkari herrikoia. Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariek kantatuko dute. Helduen menua (paella, bakailaoa tomate eta piperrekin, tarta, kafea eta izozkia) 28 euro kostako da eta haurrena (paella eta izozkia) 6 euro. Izena emateko 648 82 82 98 telefono zenbakira deitu behar da.
- Jarraian, Jagoba eta Maddalen trikitilariak.
- 20:30. Gorka Aginagalderen A gusto! izenburuko bakarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide