Eskualdeko futbol zelaietan jokatuko dituzte Donosti Cup futbol txapelketako partidak

Andoni Elduaien 2022ko uztailaren 1a

Egun gutxi barru hasiko da Donosti Cup futbol txapelketa, eta aurten, Urola Kosta eskualdeko herri gehienetan jokatuko dituzte txapelketa horren partidak. Azkoitiko San Juan, Azpeitiko Garmendipen, Orioko Mendibeltzen, Zarauzko Astin, Zestoako Iraetan eta Zumaiako Aita Mari futbol zelaietan arituko dira Euskal Herriko eta nazioarteko dozenaka talde. Hain zuen, hogei herrialdetako 720 talde bilduko ditu txapelketak.

Astelehenean hasiko dira partida guztiak eskualdeko herri guztietan. Astelehenetik ostegunera bitartean jokatuko dituzte partidak Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian. Aldiz, futbol festa ostiralera arte luzatuko da Orion eta Zestoan. Hona hemen eskualdeko sei herri horietan jokatuko diren partida guztien zerrenda:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide