Egun osoan zehar jarduera ugari izan da Zumaiako sanpedroetan

Maria Maya Manterola 2022ko ekainaren 29a

Goiztiarrenak prozesioan atera dira, Alde Zaharreko kaleetan barrena. Torreberriko aterpean, berriz, haurrei zuzendutako jolasak eta tailerrak izan dira eguerdi partean. Musika Bandak sanpedroetako kontzertu berezia eman du Beheko plazan, eta herritar ugari gerturatu da, eguraldia lagun, musika doinuez gozatzera.

 

Urtero bezala, gainera, Tolosako dultzaineroek izan dira herriko kaleak alaitzen. Hala egin dute azken lau hamarkadatan, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Katxaperoaren ondoko kalejira, goiz soinua, bailableetara herritarrak gidatzeko saioa... Horiek guztiak eta gehiago egin dituzte aurten ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide