ORIO
Atzo egunean zehar hainbat jarduera egon baziren ere, Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejirak eta plazako ekitaldiak eman zieten hasiera San Pedro Jaiei.
ZUMAIA
Suziriaren jaurtiketak eman zion hasiera atzo arratsaldean San Pedro jaiei. Ordu erdi geroago abiatu zen sanpedroetako danborrada Puntanueta paretik. Lore sorta batekin eta aurresku batekin agurtu zuten danborradako kideek Lucia Lacarra, danborradak aurten omendu duen zumaiarra. Dantzariak igo zuen ondoren herriko bandera udaletxeko balkoitik.