“Militante abertzale nekaezina eta maila handiko intelektuala” izan zen Larrazabal omenaldi ekitaldia antolatu dutenen esanetan. Haren lagun ugari gerturatu da gaur egin den oroitzapen ekitaldia. Bai bere jaioterrian egin zituen lagunak, baita hezkuntza eta politika munduan egin zituenak ere.
Hitzek baino sentimenduek osatu dute gaurko ekitaldiak. Hasteko, Ibon Koteron musikariak bi abesti jo ditu, bata, Pablo Sorozabalen Gernika, txistuarekin, bestea albokarekin. Bigarren hau, Artze eta Laboaren Martxa baten lehen notak, jarlekuetan zeuden lagunek abestu dute.
Jarraian, ekitaldi honetarako espresuki sortutako bideo dokumental bat eman dute. Ikus-entzunezko honetan hainbat lagun elkarrizketatu dituzte Larrazabalen figura osatzeko. Bideo hau, behin montaje berri bat egin ondoren, ikusgai izango dela ere azaldu dute bere sortzaileek.