Eguraldi makurrarekin esnatu da eguna, eta hala jarraitu du goiz partean zehar. Horrek eragina izan du, eta nola, eguerdi partean jokatzekoa zen Itzurun-Arranpla igeriketa proban. Printzipioz, Itzurundik aterako ziren igerilariak 3.000 metro egin ondoren igeriketa saioa Arranplan bukatzeko. Proba hasteko ordubeteren faltan, ordea, zeharkaldia lekuz aldatzea erabaki dute antolatzaileek. Haize olatua zegoen itsasoan eta kirolarien segurtasuna gordetzeko helburuarekin igeriketa saioa Urolaren itsasadarrera eraman du Taosa igeri taldeak, zeharkaldiko antolatzaileak.
Hala, igerilariak Talaipe paretik atera dira izena eman duten 120 igerilariak. Denak batera atera dira, neoprenorik gabekoak zein neoprenodunak; Itzurundik ateraz gero, denbora tarte bat izango zen bien artean. Ibaian gora hasi dute saioa, aldeko korrontearekin; Moilaberriko zubi parera heltzerakoan errioan gora jarraitu dute Zubiaundira heldu eta buiari buelta eman ondoren ibaian behera hasi eta saioa Arranplan bukatzeko. Guztira, 2.000 metro inguruko proba egin dute igerilariek.
Xabier Gordoa Aspiazu oñatiarra eta Nerea Murua zarauztarrak izan dira onenak neoprenorik gabeko saioan, eta Iker Lopetegi zarauztarra eta Ainara Urbina Elias azkoitiarra neopreonoarekin.
Gaurko probaren emaitzak hauek dira:
Gizonezkoak, neoprenorik gabe
1. Xabier Gordoa Aspiazu: 25:28
2. Mikel Iriondo Anakabe: 25:55
3. Rafael Zubeldia Mendizabal: 26:12
Emakumezkoak, neoprenorik gabe
1. Nerea Murua Zubizarreta: 27:19
2. Ihintza Urain Alberdi: 31:06
3. Naiara Murua Zubizarreta: 31:54
Gizonezkoak, neoprenoarekin
1. Iker Lopetegi Lopez: 26:19
2. Mikel Mugika Bikuña: 26:25
3. Jose Agustin Esteban Otamendi: 27:33
Emakumezkoak, neoprenoarekin
1. Ainara Urbina Elias: 32:51
2. Pili Diaz Hernandez: 33:50
3. Izaskun Aizpiri Olivan: 35:31
Zeharkaldiko sailkapenak ikusteko: hemen neoprenorik gabekoena, eta hemen neoprenodunena.