Euskal Herriko, Aragoiko, Kataluniako edota Galiziako taldeak hurreratu dira gaur Zumaiara Gipuzkoako Itzuliko etapa jokatzera. Itzulia atzo hasi zen sarrerako etapa laburrarekin, Idiazabalen, eta Andoainen eta Seguran jokatuko dira hurrengo bi etapak, igandean eta astelehenean.
Plazan egindako sinatze ekitaldiaren ondoren, goizeko 10:30ean abiatu da lasterketa, euripean. Ez zuten baldintzarik onenak errepidera ateratzeko. 95 kilometroko bidea bete dute etapan parte hartu duten junior mailako ia 200 txirrindulariek.
Etapako irabazlea Ibai Azanza (Vizcay Hermanos) izan da, 2:18:57 denborarekin. Bakarrik heldu da Axular ibiltokian kokatutako helmugara. Atzetik bost txirrindularik osatutako taldetxoa heldu da ia minutura
Azanza da itzuliko sailkapeneko burua; bigarren dagoen Mikel Uncillari 55 segundoko aldea ateratzen dio.
Argazkiak: Juan Luis Romatet eta Ihintza Elustondo.