San Joan bezperako gaua suaren bueltan dantzan ospatu dute Zumaian

Maria Maya Manterola 2022ko ekainaren 24a

Sanjuaniturrian herritar ugari bildu zen atzo suaren bueltan. Musika Eskolako ikasleek dantza egin zuten suaren inguruan, gainetik salto egin zuten beste hainbatek, eta txarrak sutara bota zituzten beste batzuk. Gero, Gernika parkean bildu zen zenbait herritar. Joaldunak adar hotsen laguntzaz iritsi ziren lehenbizi, eta jarraian, txalapartaren erritmora, antzerki eta dantza emanaldia eskaini zuten Astinduko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide