Pala txapelketa herrikoiak baditu finalistak

Juan Luis Romatet 2022ko ekainaren 22a

Atzo arratsaldean jokatu ziren pala txapelketa herrikoiko finalerdiak. Finala datorren asteartean jokatuko da, hilaren 28an, Odietan.

Pala txapelketa herrikoiko finalerdiak jokatu ziren atzo arratsaldean Odieta pilotalekuan. Euri tantak hasi baziren ere, Odietan bertan hasi eta bukatu zituzten partidak. 

Jokatutako bi partidetan izandako emaitzak hauek izan ziren:

  • Calderon-Ulazia, 18 / Segurola-Segurola II.a, 4
    Osa-Alberto, 18 / Ruiz-Martinez, 12

Datorren asteartean, San Pedro Egun bezperan, jokatuko dira txapelketako azken partidak, 18:00etatik aurrera.

  • Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko: Segurola-Segurola II.a vs Ruiz-Martinez.
  • Finala: Osa-Alberto vs Calderon-Ulazia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide