Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. Ikurriñaren estropadarekin hasi dute gaur eguerdian Pasaian KAE 1 liga. Jakin-min handia zegoen zaletuen artean, faboritotzat jotzen ziren traineruen artean nork aterako zuen paparra ikusteko. Arkotek irabazi du bandera, baina San Pedro oso gertu geratu da. Oro har, oso gertu geratu dira lehen bost sailkatuak, eta horien artean, Zarautz, bosgarren postuan, Arkoterengandik sei segundora; tartean, Hondarribia eta San Juan, hurrenez hurren, bi segundo eskasera. Honek guztiak argi eta garbi erakusten du goiko postuetako lehia oso irekia izango dela aurten.
Zarautzek hirugarren txandan egin du arraunean, Arkoterekin, Hondarribiarekin eta Busturiarealdearekin batera. Lehen luzean apur bat atzetik joan bada, ongi eutsi dio Arkotek jarritako erritmoari, eta bigarrenean buru ere jarri da hainbat unetan. Hala ere, hirugarren luzetik aurrera Arkote eta Hondarribia aurretik sartu zaizkio, baina hiru segundoko aldearekin mantentzen zuen Enbatak. Azken luzean, ordea, estropada hautsi du Arkotek, eta, hala, bandera bereganatu du, bigarren txandan jardun duen San Pedroren denbora hobetuta.
Zumaiak hamargarren bukatu du sailkapen orokorrean, baina bere emaitza apur bat engainagarria izan daiteke. Lehen txandan aritu da nagusi izan den San Juanekin, Camargo eta Orio B-rekin. Camargorekin orpoz orpo aritu da, eta denbora bera eginez helmugaratu dira; ehunekoengatik, Kantabriarrak aurretik sailkatu dira. Orio azkena izan da txandan, eta azkenaurrena sailkapen orokorrean. Gainerakoan, Deustok eta Pedreñak bi segundo soilik kendu die Zumaiari. Hori kontuan izanda, argi dago bigarren txandan aritzeko taldea duela Zumaiak aurtengo denboraldian.
| ELKARTEA | DENBORA | ||
|---|---|---|---|
| 1º | ARKOTE SEGUROS BILBAO | 20:57,58 | |
| 2º | SANPEDROTARRA | 20:59,14 | |
| 3º | MATRIX HONDARRIBIA | 21:01,57 | |
| 4º | SAN JUAN | 21:01,69 | |
| 5º | ZARAUTZ GESALAGA OKELAN | 21:03,35 | |
| 6º | DEUSTO BILBAO | 21:11,15 | |
| 7º | S.D.R. PEDREÑA | 21:11,31 | |
| 8º | CASTRO MARINERA | 21:13,47 | |
| 9º | CAMARGO CUEVA EL PENDO | 21:16,44 | |
| 10º | DELTECO ZUMAIA | 21:16,90 | |
| 11º | ORIO ORIALKI | 21:30,38 | |
| 12º | BUSTURIALDEA | 21:38,07 |
ETE ligari. Pasaian izan dute estropada, Hernaniko I. Bandera jokoan, eta iaz goiko mailatik jaitsitako Hondarribia izan da garaile. Zarauzko traineruak seigarren postuan bukatu du, itxura ona emanez eta arraunketa serioa eginez emanez, eta Zumaia koska bat beherago geratu da, zazpigarren postuan.
Hirugarren eta azken txandan egin du arraunean Enbatak, Deustorekin eta Portugaleterekin batera. Deusto zen faboritoa, eta ez du hutsik egi. Izan ere, denboraldian zehar goiko postuetan ariko den taldeetako bat da. Zarautzek ez dio luze eutsi Bilbo ontziaren erritmoari, eta azkenean 26 segundora bukatu du. Hirugarrena izan da Portugalete, denbora asko galduta.
Sailkapen orokorrean, ostera, bosgarren izan den Hernanirengandik hiru segundora geratu da, eta atzetik utzi ditu iazko aurkari zuzen zituen Zumaia eta Castro. Beraz, denboraldi honetarako espero duten egonkortasuna lehen egunetik erakusten hasi dira.
Zumaiako traineruak zazpigarren postuan bukatu du, sailkapen orokorraren ia behealdean kokatuz. Bigarren txandan neurtu ditu indarrak Ondarroa eta Hibaikarekin, eta aurkariak baino talde apalagoa dela erakutsi du gaurkoan. Sailkapen orokorrean, Zarautz izan du gertuen goitik, eta atzetik geratu zaizkio Castro eta Portugalete.
| POSTUA | ELKARTEA | DENBORA | |
|---|---|---|---|
| 1º | HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK | 11:21.62 | |
| 2º | DEUSTO BILBAO | 11:30.97 | |
| 3º | HIBAIKA JAMONES ANCIN | 11:31.62 | |
| 4º | ONDARROA CIKAUTXO | 11:41.61 | |
| 5º | HERNANI MITXELENA | 11:53.06 | |
| 6º | ZARAUTZ GESALAGA OKELAN | 11:56.97 | |
| 7º | DELTECO ZUMAIA | 12:02.33 | |
| 8º | CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN | 12:11.37 | |
| 9º | PORTUGALETE | 13:13.00 |