Gipuzkoako Txapelketa irabazi du Orioko emakumezkoen traineruak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ekainaren 12a

Gizonezkoetan, Hondarribia izan da garaile, eta hirugarren eta laugarren geratu dira Orio eta Getaria, hurrenez hurren. Zumaiako eta Zarauzko emakumeak eta gizonak zortzigarren eta bederatzigarren postuetan sailkatu dira.

Oraindik TKE eta KAE 1 ligak abiatu ez badira ere, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu dute gaur eskualdeko zazpi traineruk: Orioko, Zarauzko eta Zumaiako gizon eta emakumeenek, eta Getariako gizonezkoenak. Lanik azpimarragarriena Orioko emakumezkoena izan da, txapeldun izan baitira lanak 10 minutu eta 44 segundoan bukatuta. Hamar segundo beranduago helmugaratu da Tolosaldea, eta hirugarren eta laugarren postuan geratu dira Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarra, hurrenez hurren. 

Zumaiako emakumezkoen trainerua bigarren txandan atera da Hondarribiarekin eta Hibaikarekin, eta lehenengoan Zarauzkoa, Hernanirekin. Zumaiarrak zazpigarren geratu dira eta, zarauztarrak, zortzigarren. 

Hemen ikusgai sailkapen osoa eta denboren arteko aldeak:

1. Orio 10:44.64
2. Tolosaldea +10
3. Donostia Arraun Lagunak +11
4. Donostiarra +12
5. Hibaika +24
6. Hondarribia +31
7. Telmo Deun +45
8. Zarautz +1:01
9. Hernani +1:02

Gizonezkoetan, berriz, Hondarribiak irabazi du txapelketa hamahirugarrenez. 19 minutu eta 59 segundoan amaitu dituzte lanak etxekoek, eta hemeretzi segundo beranduago helmugaratu dira oriotarrak. Hala, brontzezko domina eskuratu dute. Lau segundo beranduago amaitu dituzte lanak getariarrek, eta laugarrenak izan dira txandan. Bigarren txandan atera dira Zarautz eta Zumaia, eta beraien txandan, hirugarren eta laugarren helmugaratu dira, hurrenez hurren.

Hemen ikusgai sailkapena eta denborak:

1. Hondarribia 19:59
2. Donostiarra +7
3. Orio +19
4. Getaria +23
5. San Pedro +49
6. San Juan +57
7. Telmo Deun +1:10
8. Zarautz +1:16.60
9.Lapurdi +1:16.82
10. Hibaika +1:44

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide