Giro aparta nagusitu da gaurkoan Zumaian. Izan ere, Bizikleta Eguna egin dute bertan, eta dozenaka herritarrek parte hartu dute egun osoan zehar egin dituzten ekintzetan.
Goizean goiz hasi dira, 8:30ean, hain zuzen. Bizikleta irteera egin dute ordu horretan helduek, eta 9:30ean, aldiz, umeek. Sabelak betetzeko, ogitartekoa jateko aukera ere izan dute bazkaldu aurretik. Jolasarentzat tartea ere izan da egunean zehar, bizikletekin egiteko ginkana egon baita Eusebio Gurrutxaga plazan.
Arratsaldean, aldiz, alebin eta infantil mailako txirrindularitza proba jokatu dute. Xuban Arakistain eta June Del Teso izan dira alebin mailako txapeldunak. Infantil mailari dagokionez, Beñat Etxaniz eta Ane Zubeldia izan dira lehenengoak helmugara iristen. Jarraian egin dute Beheko Plazan bizikleta ikuskizuna, eta asko izan dira bertara gerturatu ziren herritarrak.