Lucia Lacarrak emakumezko dantzari onenaren Max saria eskuratu du

Maria Maya Manterola 2022ko ekainaren 7a

'In the still of the night' lanagatik saritu dute zumaiarra. Atzo banatu zituzten Espainiako arte eszenikoen sari garrantzitsuenak, Menorcako Maó hirian egindako ekitaldian.

Nazioarteko dantzari handienetakoa izan arren, bidelagunak aipatu nahi izan zituen Lacarrak Max saria jaso ondoko hitzartzean. Haren hitzetan, "bakar bat inoiz ez da inora iristen". 

Dantzako emakumezko interprete onenaren Max saria irabazi du, hain justu ere. Gaueko bidaia bat proposatzen du In the still of the night ikuskizunagatik eman diote. Matthew Golding dantzako munduko izarrarekin batera parte hartzen du ikuskizun horretan. Oraina eta iragana nahasten dira istorio honetan, eta bi pertsonaren ezkutaleku emozionalak ikuspegi askotatik argitzen diren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide