Zaindu ingurumena/Berdintasuna lehentasuna izango da aurtengo mendi lasterketako leloa. Traila urriaren 2an izango da, eta aldaketa nabarmena izango da maratoi erdian bakarrik jokatuko dela. Lasterketarako izen ematea maiatzaren 14an zabaldu zuten.
Aurretik, ekainean, uztailean eta irailan entrenamendu saioak egingo dituzte. Binakako saioak izango dira, eta, berez, emakumeak kirolera bultzatzeko helburua dute, nahiz eta pertsona orok parte hartzeko aukera izango duen.
Entrenamendu guztiak igande goizetan egingo dira, ekainaren 5etik aurrera, eta kiroldegitik abiatuko dira goizeko 8:00etan. Ibilbidea aldatuz joango da, plangintzan ezarriko den moduan. Entrenatzaileak Maite Egaña, Amaia Agirresarobe, Leire Baraibar, Igor Ostolaza eta Salva Millan izango dira. Saio hauetan parte hartzeko beharrezkoa izango da norberak bere asegurua izatea, eta ondo pasa eta disfrutatzeko gogoa izatea.
Gutxienez bi saiotan parte hartzen duten kirolariek lasterketan parte hartzeko zozkatuko diren 30 dortsalen zozketan parte hartuko dute.