Urola Kostako Hitzak ongizate gehigarria banatu du egunkariarekin batera bere harpideen artean. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du gehigarria, eta Urola Kostako hainbat profesionalen eskaintza eta osasun joera nagusiak bildu ditu bertan. Besteak beste, garaiko produktuez, yoga egiteko arrazoiez, otorduak errespetatzearen garrantziaz, jengibrearen eta almendraren propietateez edota erretako azalaz irakurtzeko aukera dute bazkideek.
Uztarria, Maxixatzen, Baleike eta Karkara hedabideetako harpideek ere jaso dute gehigarria beren etxeetan. Era berean, honako lotura honetan irakur dezakete herritarrek osasun gehigarria.