Zubirin (Esteribar, Nafarroa) hasi eta 68 kilometro mendian gorabehera korrika aritu ondoren, Zubirin bertan helmugaratzen bizkorrena izan zen atzokoan Sara Peña oriotarra.
Bera da aurtengo Nafarroa Xtreme probako txapelduna, 8 ordu, 36 minutu eta 27 segundorekin. Bigarren sailkatu zen Amaia Razkin uhartearrari hamaika minutuko aldea atera zizkion (08:47:47), eta hirugarren izan zen Sonia Lopez ermuarrari, berriz, 44 minutu (09:20:09).
Lasterketa nagusiaz gain, distantzia laburragoak ere jokatu ziren eta NX35 proban Leire Baraibar zumaiarra bigarren helmugaratu zen. Oihana Kortazar mutrikuarra izan zen garaile, 3 ordu, 40 minutu eta 4 segundoklo denbora eginez, eta korrikalari zumaiarrak 17 minutu gehiago behar izan zuen lasterketa osatzeko (03:57:22). Hirugarrena, berriz, Izaskun sanz nafarra izan zen (04:01:57).