Eneko eta Ceurs garaile, Zumaiako XIII. zaldi lasterketan

Mireia Galarza Bastida 2022ko maiatzaren 1a

Bigarrena izan da Bakene, Lanbro zaldiarekin batera. Hirugarren, aldiz, Kevinek egin du, Kentaler Kossak zaldiarekin batera. Jabitoren oroimenezko lehen lasterketa izan da gaurkoa.

Itzurungo hondartza beteta, gaur jokatu dute Zumaiako XIII. zaldi lasterketa, Jabitoren oroimenezko lehenengoa. 12:00etan hasi da lehia, eta tartean zaldi gurdiak ere lehiatu dira.

Eneko sailkatu da lehenengo, Ceurs zaldiarekin, eta bigarrena izan da Bakene, Lanbro zaldiarekin batera. Hirugarren, aldiz, Kevinek egin du, Kentaler Kossak zaldiarekin.

Kontsolazio txandan, aldiz, Iker sailkatu da lehen postuan, Ali Oli zaldiarekin. Bigarren Txetxuk eta Thompson zaldiak egin dute, eta hirugarren Imanolek egin du, Txoliña zaldiarekin batera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide