Max Sarien finalisten artean dago Lucia Lacarra

Juan Luis Romatet 2022ko apirilaren 26a

Bere XXV. edizioan lehiatuko diren hogei kategorietako finalistak ezagutzera eman zituen atzo Arte Eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak. Dantzako emakumezko interprete onenaren kategorian finalista da Lucia Lacarra dantzari zumaiarra.

SGAE Fundazioak antolatutako sarien helburua Estatu espainiarreko Antzerki eta Dantza profesionalen talentua bultzatzea eta saritzea da, denboraldiko ikuskizunak sustatzeaz gain. Hogei kategoriatan ematen dituzte sariak, eta In the still of the night ikuskizunagatik da finalista Lucia Lacarra Dantzako emakumezko interprete onenaren kategorian. Luz Arcas Toda la guerragatik, eta Rocio Molina Vuelta a uno | Fragmento de Trilogía sobre la guitarra ikuskizunagatik dira beste bi finalistak kategoria horretan.

Aurtengo edizioaren irabazleak datorren ekainaren 6an jakinaraziko dira, Maóko Antzoki Nagusian egingo den ekitaldian. 

Gaueko bidaia bat proposatzen du In the still of the night ikuskizunak, Lucia Lacarra eta Matthew Golding dantzako munduko izarren ondoan. Oraina eta iragana nahasten dira istorio honetan, eta bi pertsonaren ezkutaleku emozionalak ikuspegi askotatik argitzen diren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide