22. Korrika Donostiara bidean da eskualdea atzean utzita, eta Korrika Txikiek ere dagoeneko eman dute berena. Atzo egin zituzten Zumaian, Orion, Azkoitian eta Zestoan, eta gaur egin dituzte Aian, Azpeitian eta Getarian. Zarautzen, berriz, joan den ostiralean egin zuten. Ikasleek zein irakasleek parte hartu dute ekimenean, euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko.