Liga hasteko hiru hilabete inguru geratzen badira ere, atzo arratsaldean jokatu zuten San Pedroko jaitsiera, eta bertan izan ziren eskualdeko traineruak ere.
Emakumezkoei dagokionez, bigarren amaitu zuten Orioko neskek, Arraun Lagunaken atzetik, 10:57,48ko denbora lortuta. Zumaiako neskak 6. sailkatu ziren (11:30.80), eta Zarauzko emakumeen trainerua 8. helmugaratu zen, 11:42.14ko denbora lortuta.
Gizonezkoen kasuan, aldiz, laugarren helmugaratu zen Orioko lehen taldea, 19:45.62ko denbora eginda, eta Bermeo sailkatu zen lehen postuan. Atzetik izan zituen Getaria -seigarren egin zuen, 19:55.87ko denbora eginda-, Zarautz -14. postua lortu zuten, 20:49.05ko denbora eginda-, eta Zumaia, 18. postua eskuratu zuten (21:11.83). Orioko bigarren taldeak, berriz, 20. postua lortu zuen, 21:14,09ko denboran helmugaratuta.