Eneko Carreterok debuta egin du nazioartean euskal selekzioarekin

Maria Maya Manterola 2022ko martxoaren 24a

Euskal selekzioko zazpi eskalatzaile aritu ziren larunbatean nazioarteko proba batean, Ingalaterran.

Eskaladako euskal selekzioarentzat egun berezia izan zen joan den larunbata, lehenbizikoz nazioarteko lehiaketa batean parte hartzeko aukera izan baitzuen. Sheffielden (Ingalaterra) izan zen, The Rab Climbing Works festibalaren barruan.

Zazpi euskal eskalatzaile izan ziren lehian, horien artean, Eneko Carretero zumaiarra. Jokoan izan ziren 30 bloketan beren maila erakutsi zuen zumaiarrak, eta 24. postuan sailkatu zen. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide