Getaria eta Zumaia garaipen banarekin etxeratu dira Donibane Ziburuko batel estropadatik

Aitziber Arzallus 2022ko martxoaren 20a

Gipuzkoako Batek Ligako bederatzigarren jardunaldia jokatu zuten atzo Donibane Ziburun, eta eskualdeko 24 batelek parte hartu zuten. Gaur Getarian jokatzekoak ziren batel estropada, berriz, bertan behera utzi dute, haize handiegiagatik.

Gipuzkoako Batek Ligako bederatzigarren jardunaldia Donibane Ziburun jokatu zuten atzo, eta emaitza politak lortuta etxeratu ziren eskualdeko ordezkariak. Infantil mutiletan getariarrak izan ziren azkarrenak, eta hirugarren sailkatu ziren oriotarrak; infantil nesketan, berriz, zumaiarrek aurrena egin zuten, zarauztarrek bigarren eta oriotarrek hirugarren.

Promesetan, Orioko mutilek bigarren egin zuten eta neskek hirugarren; eta absolutuen mailan ere hirugarren bukatu zuten Orioko mutilek.

Guztira, Orioko hamar batelek parte hartu zuten atzoko estropadan, Zumaiako zortzik, Zarauzko bostek eta Getariako hiruk.

Gaur Getarian jokatzekoak ziren batel estropada, berriz, bertan behera utzi dute, haize handiegiagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide