'Dendaostekoak' bertso saio literarioa egingo dute gaur arratsaldean Zumaian

Urola Kostako Hitza 2022ko martxoaren 17a

Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Ane Labaka bertsolariak ariko dira kantuan, eta Aitor Novaren musikak lagunduko du saioa.

Uxue Alberdi idazlearen Dendaostekoak eleberrian oinarritutako bertso saio berezia eskainiko dute gaur arratsaldean Zumaiako Oxford aretoan. Alberdi Getariako bizilagunak berak, Alaia Martinek eta Ane Labakak parte hartuko dute; eta Aitor Novaren musikak lagunduko du saioa.

Saioa 19:00etan hasiko da, eta ez da aurrez sarrerarik eskuratu beharko; aretoa bete bitartean izango dira ateak zabalik. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide