Azpeitiko Sanagustin kulturgunean asteburuan izango diren kontzertuetarako sarrera bikoitzak zozkatuko ditu Urola Kostako Hitzak

Urola Kostako Hitza 2022ko martxoaren 8a

Zozketan parte hartu nahi duten harpideek Hitzakide txokotik egin dezakete, eta horretarako osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Musika izango da asteburuko protagonista Azpeitian. Izan ere, Pinpilinpussies eta Linalab taldeak Sanagustin kulturguneko oholtzan izango dira ostiralean. Larunbatean, berriz, Zelanda eta STR taldeen txanda izango da agertoki berean. Bi emanaldiak 21:00etan hasiko dira. Urola Kostako Hitzak bi egunetako kontzertuetarako Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako sarrerak zozkatuko ditu bere harpideen artean; bi sarrera bikoitz ostiralerako, eta beste bi sarrera bikoitz larunbaterako.

Zozketan parte hartu nahi duten harpideek Hitzakide txokotik egin dezakete, honako lotura honetan, eta horretarako osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Irabazleak ostegunean bertan jakinaraziko ditu Urola Kostako Hitzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide