Beste behin, emaitza onak lortu dituzte eskualdeko traineruek asteburuan. Atzo Hondarribiko XII. Traineru Jaitsiera jokatu zen, eta bertan emakumezkoetan Orio gailendu zen nagusitasunez 11:52 denborarekin, 20 segundoko aldea aterata Arraun Lagunak taldekoei –12:12 denbora–. Donostiarra izan zen hirugarren, 12:29 denbora eginda.
Zumaia zazpigarren postuan sailkatu zen, eta Zarautz, berriz, bederatzigarren, Hernaniren aurretik.
Gizonezkoetan garaipenik ez, baina getariarrak dotore ibili ziren, bosgarren postua eskuratu baitzuten, eskualdeko gainerako taldeek baino denbora askoz hobea eginda. Dena den, eskualdekoen artean Orioren traineru nagusia falta zen atzokoan, ez baitzen lehiatu. Zarautzek eta Zumaiak ere lan ona egin zuten, bederatzigarren eta hamargarren postuetan sailkatuz hurrenez hurren. Orio B, azkenik, hamalaugarren helmugaratu zen.
Gizonezkoetan bandera Donostiarrarentzat izan zen, 21:09 denbora eginda. Bigarren Hondarribi sailkatu zen 21:29 denborarekin, eta hirugarren, berriz, Zierbena, 21:38 denbora eginda.
Beteranoetan, azkenik, Zumaia aipatu behar da, eskualdeko ordezkari bakarra izan baitzen. Bigarren sailkatu ziren, eta hirugarren postua ere klub horrentzat izan zen –jubenilez eta beteranoz osatutako trainerua uretaratu zuten–.
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
- Orio 11:52
- Arraun Lagunak 12:12
- Donostiarra 12:29
- Hibaika 12:30
- Tolosaldea A 12:34
- Tolosaldea B 12:41
- Zumaia 12:50
- Hondarribia 12:57
- Zarautz 13:03
- Hernani 13:14
Gizonezkoak
- Donostiarra 21:09
- Hondarribia 21:29
- Zierbena 21:38
- Ondarroa 21:47
- Getaria 21:49
- Isuntza 22:06
- Arkote 22:21
- San Juan 22:25
- Zarautz 22:29
- Zumaia 22:46
- Lapurdi 22:53
- Busturialdea 22:59
- San Pedro 23:02
- Orio B 23:14
- Hondarribia B
- Rianxo 23:18
- Hibaika 23:36
- Mutriku 23:36
- Isuntza-Mutriku 23:42
- Donostiarra B 23:42
- Arraun Lagunak 26:25
- Illunbe -
Beteranoak
- Fortuna 12:05
- Zumaia 12:30
- Zumaia (nahasketa*) 12:47
- Mundaka 13:02
- Ibialde 13:17
- Endaika (nahasketa) 13:32
- Plentzia 13:50
*Jubenilez eta beteranoz osatutako trainerua.