Kuikui ikuskizuna eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek otsailaren 28an Zumaian, eta asteartean jarriko dituzte sarrerak salgai. Zumaiena Ikastetxeko aretoan izango dira bi saioak, bata 15:00etan eta bestea 17:30ean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, bi modu egongo dira sarrerak eskuratzeko: internet bidez eta aurrez aurre. Internet bidez erosketa egin nahi dutenek Oxford aretoan izango dute horretarako aukera asteartean, 17:00etatik 18:30era. Sarrerarik geratuz gero, asteazken arratsaldetik aurrera Turismo bulegoan jarriko dituzte, ohiko ordutegian.
Internet bidez erostea nahiago dutenek, www.entradium.com webgunean erosi ahal izango dituzte. Kasu horretan, emanaldira sarrerak imprimatuta eman beharko dituzte herritarrek.
Sarrera bakoitza 6 euroren eskuratu ahal izango da, eta pertsona bakoitzak gehienez sei sarrera eskuratu ahal izango ditu. Antolatzaileek "lasaitasun mezua" helarazi nahi diete herritarrei, "sarrera kopuru nahikoa" egongo delako bi emanaldietarako.