Santa eskeko koplek girotu dituzte eskualdeko herriak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko otsailaren 5a

Santa Ageda bezperan egin ohi den moduan, kopla doinuak eta makil kolpeak izan ziren nagusi atzo arratsaldean eskualdeko hamaika txokotan. Gaur, Santa Ageda egunez ere, hainbat herritar aritu da kantuan Lasaon nahiz Aizarnazabalen, besteak beste.

Usadio zaharrari jarraituz, eskualdeko herrietako hainbat talde atera ziren atzo arratsaldean kalera, santa eskeko kopla zaharrak abestera. Ikastetxe, musika eskola nahiz abesbatzetako kideak ibili ziren kalez kale, makilak astintzen eta kantuan. 

  • Zarautzen, atzo arratsaldean haur nahiz helduen abesbatzak atera ziren kalera. 
  • Zestoan, baserriz baserri aritu ziren santa eskean, kopla kantari. 
  • Zumaian, ikastetxeetako ikasleek girotu zituzten kaleak koplaz.
  • Azpeitian ere ikastetxeetako ikasleak aritu ziren eskean.
  • Azkoitian ere ikasleak izan ziren protagonista.

Gaur ere, ohiturari jarraituz, hainbat lagun atera dira santa eskera Lasaon eta Aizarnazabalen.

  • Egun osoan zehar ibili dira kantuan Lasaon.
  • Aizarnazabalen ere hainbat lagun elkartu dira santa eskerako.
  • Getarian, berriz, baserriz baserri ibili dira Alamedatik Habanerara bertso eskolako kideak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide