Zarautzen eta Zumaian ere egin dituzte protestak Tuterako hilketa matxista salatzeko

Urola Kostako Hitza 2022ko urtarrilaren 15a

Zumaian Saregileen plazan egin zuten elkarretaratzea dozenaka lagunek (Maria Maya Manterola).

Astelehen goizean, 38 urteko Sara Pinaren gorpua aurkitu zuten Foruzaingoak eta suhiltzaileek Tuteran, Iruñea pasealekuko etxe batean. Labanaz egindako zauriak zituen hilotzak sabelaldean. Emakumearen senarra izan da hasieratik susmagarri nagusia, eta Boisredon herrian (Frantzia) atxilotu zuten asteazken eguerdian. Ikerketaren tesi nagusia da senarrak hil zuela emakumea, baina Tuterako epaitegiak ikerketa sekretupean jarri du.

Egun hauetan, Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan salatu dute hilketa matxista hori. Zumaian eta Zarautzen, esaterako, atzo iluntzean egin zituzten elkarretaratzeak –Orioko mugimendu feministak bertaratzeko deia egin zuen–, eta Azkoitian eta Azpeitian, egun batzuk lehenago atera ziren kalera herritarrak.

Zarautzen udaletxe aurreko plazan bildu ziren (Mireia Galarza Bastida).

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide