Abenduaren 31 da gaur, urteko azken eguna, eta eskualdeko hainbat herritarrek lasterka amaitu dute urtea. Eguraldi bikaina lagun, dozenaka izan dira Azpeitiko, Orioko eta Zumaiako San Silvestre lasterketetan atera diren herritarrak, eta giro ederra nagusitu da proban nahiz kaleetan. Aizarnazabalen, Getarian, Zarautzen eta Zestoan ere egitekoak ziren probak, baina osasun egoera dela-eta probarik ez egitea erabaki dute herri horietako antolatzaileek.
Hona hemen herri bakoitzeko argazki bilduma eta albisteak: