Eskualdeko egoitzetara ere sartu da COVID-19a

Julene Frantzesena 2021eko abenduaren 31

Gipuzkoako Foru Aldundiak eguneratutako datuen arabera, 27 lagun daude gaitzak jota Zumaiako, Zestoako eta Azpeitiko egoitzetan.

Azken asteotan COVID-19a izugarrizko eragina izaten ari da eskualdean, eta eragin eremuei dagokienez, ez da salbuespenik. Urola Kostako hainbat herritako egoitzetan atzeman dituzte positiboak azken egunotan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eguneratutako datuen arabera.

Zehazki, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 80 lagun daude kutsatuta gaur-gaurkoz, eta horietako 27 eskualdekoak dira. Zumaian, esaterako hamasei lagun daude gaitzak jota; San Juanen hamabost eta Otezurin bat. Gainera, pandemia hasi zenetik aurreneko aldiz atzeman dituzte kasuak Azpeitian eta Zestoan: zortzi eta hiru kasu zenbatu dituzte egoitza horietan egindako probetan, hurrenez hurren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide