'Sorginak' ipuin kontaketa izango da Zumaiako Haur Liburutegian

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 29a

Apika kontalariak eskainiko du saioa, eta 17:30ean hasiko da emanaldia.

Apika ipuin kontalariak Sorginak istorioa ekarriko du Haur Liburutegira gaur arratsaldean. "Gure artean bizi al dira? Beldurgarriak al dira?  Norekin bizi dira? Zer nolako gauzak egiten dituzte?" Galdera horiei erantzuten saiatuko dira ipuin saio sorgindu horretan. Emanaldia 4 eta 8 urte bitartekoei zuzenduta dago, eta 17:30ean hasiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide