Euskal presoen alde hainbat ekintza egin dituzte eskualdean

Urola Kostako Hitza 2021eko abenduaren 26a

Eguberri bezperan, abenduaren 24an, gogoan izan dituzte euskal presoak Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian, besteak beste. Elkarretaratzeak, mus txapelketak nahiz kantu saioak egin dituzte.

Azpeitian, esaterako, Sarek deituta, euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuten plazan. 'Pow eta Gotzon etxera' zioen pankartaren atzean mobilizatu ziren, eta erantzun zabala izan zuen deialdiak.

Zarautzen kantuan ibili ziren herrigunean kalez kale hainbat lagun eta Zumaian, berriz euskal presoen aldeko mus txapelketa egin zuten herriko bi tabernatan.

Urteko azken egunerako eta 2022ko lehen egunerako ere mobilizazioak deitu dituzte:

Abenduak 31, ostirala:

  • Aizarnazabal. Kontzentrazioa egingo dute, 19:00etan, udaletxe aurrean.
  • Azkoitia. Manifestazioa izango da, 18:30ean, plazatik hasita.
  • Azpeitia. Manifestazioa egingo dute, 18:00etan, plazatik hasita.
  • Getaria. Elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan, plazan.
  • Orio. Elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean, plazan.
  • Zarautz. Kontzentrazio ibiltaria egingo dute, 19:45ean, udaletxe aurretik abiatuta.
  • Zestoa. Urteko balantzea izango da, 19:00etan, plazan.
  • Zumaia. Manifestazioa egingo dute, 19:00etan, Beheko plazatik abiatuta.

Urtarrilaren 1a, larunbata:

  • Zarautz. Presoen eta iheslarien aldeko brindisa egingo dute, 01:00etan, Musika Plazan.
  • Zestoa. Urtarrilaren 1ean Izarraitzera ibilaldia egingo dute. 09:00etan, Zestoako Gurutzetik abiatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide