Urtero bezala, Olentzero Gomezagorekin elkartzekoa zen Zumaiako arranplan, baina gaixotu egin da azken hori, eta ez da txalupako etorrerarik izan aurten. Olentzeroren eskutitzak zituen postontzia joareek jaso dute traktorera, eta kalejirarekin jarraitu dute, giro ederrean.
Olentzerok egin du urteroko bisita, eta arratsaldean, urteroko beste hitzordu bat izango dute zumaiarren zain parrokian nahiz kalez kale: Gabon koruaren emanaldia. 17:30ean parrokian eskainiko dute kontzertua, eta 18:30etik aurrera, kalejiran ibiliko dira abestu eta abestu, Gabon Gauaren atarian.