Giro ederra, Zumaian egin den Pilota Egokituko Paleta Topaketan

Mireia Galarza Bastida 2021eko abenduaren 11

20 lagun inguru elkartu dira topaketan, eta hainbat jolas egin dituzte Aitzuri frontoian.

Errenteriaren eta Zarautzen lekukoa hartuta, gaur egin dute Zumaian Euskal pilota egokituko paleta topaketa. 10:30ean hasita, 20 lagun inguru elkartu dira Aitzuri frontoian. 

Lehia alde batera utzita, emaitzei inolako garrantziarik eman gabe, elkar ezagutu eta elkarrekin pilotan jokatzea dute helburu topaketa hauek, eta halaxe egin dute gaurkoan ere. Jolas desberdinen bitartez, eta taldeak nahastuz, goiz ederra igaro dute bertaratu diren gazteek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide