Eskualdeko hiru pilotarik jokatuko dute Pilota Egokituko Espainiako Txapelketako finala

Onintza Lete Arrieta 2021eko azaroaren 29a

Arakistain eta Esnal Zumaiako Pilota Elkarteko kideak.

Pilota Egokituko Espainiako Txapelketako finala jokatuko dute eskualdeko hiru kirolarik: Xabi Villar zarauztarrak, Leire Esnal zumaiarrak eta Jurdan Arakistain zestoarrak.

Zumaiako Pilota Elkarteko kideak dira Esnal eta Arakistain, txapelketa elkarrekin jokatu dute, eta finalean Villar izango dute aurrez aurre. Zarauzko Pilota Elkarteko kidea da hori, eta Eneko Sagarmendi mutrikuarrarekin batera ariko da paletan.

Finala abenduaren 12an izango da, Iruñako Labrit pilotalekuan, 12:00etan hasita. Pasa den asteburuko finalaurrekoak, berriz, Derion (Bizkaia) jokatu dituzte.

Villar eta Sagarmendi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide