Euskadiko hamar kilometroko txapelketa irabazi du Jone Zabaleta lasterkari azkoitiarrak

Andoni Elduaien 2021eko azaroaren 29a

Zabaletak Donostiako Maratoiaren 10 kilometroko proba irabazi zuen atzo; Aratz Rodriguez zumaiarra bigarrena izan zen. Mutiletan, berriz, Imanol Larrañaga azkoitiarra bigarren euskalduna izan zen, proba bosgarren amaitu ondoren.

Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarrak Donostiako Maratoiaren 10 kilometroko lasterketa irabazi zuen atzo, igandea, Donostian. 0:35:18 denbora eginda, lehena izan zen Zabaleta. Aratz Rodriguez zumaiarra sailkatu zen bigarren, bederatzi segundora, eta Maite Maiora mendaroarra hirugarren, hemezortzi segundora.

Donostiako proban, gainera, Euskadiko txapelketa jokatu zuten, eta beraz, Zabaletak txapela jantzi zuen. Imanol Larrañaga korrikalari azkoitiarra, bestalde, bosgarren sailkatu zen mutilen mailan, 00:31:54 denborarekin. Hala eta guztiz ere, bigarren euskalduna izan zen azkoitiarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide