Hogei lagun inguruk parte hartu dute Pilota Egokituko Topaketan

Amaia Urbieta Arruti 2021eko azaroaren 27a

Errenteriako, Zarauzko nahiz Zumaiako elkarteetako kirolariek hartu dute parte gaurko topaketan.

<

Euskal pilota egokituko topaketa egin dute gaur goizean Aritzbatalde pilotalekuan. Errenteriako, Zumaiako eta Zarauzko hogei kirolari inguru aritu dira paletan, eta goiz ederra igaro dute guztiek. 

Lehia kutsurik gabeko topaketa izan da gaurkoa. Lehenengo beroketa jolas batzuk egin dituzte elkarrekin, eta palak hartu dituzte gero, begiraleen gidaritzapean hainbat joku egiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide