Zumaian datozen egunetan izango diren antzezlanetarako sarrerak, bihartik salgai

Juan Luis Romatet 2021eko azaroaren 12a

Bi antzezlan izango dira Zumaian datozen egunotan, helduentzako eta haurrentzako bana. Hauetarako sarrerak bihar jarriko dira salgai turismo bulegoan

Zumaiako antzerki denboraldiaren barruan bi emanaldi izango dira datozen egunotan: azaroaren 19an, 20:00etan hasita, Amua izeneko antzezlana ekarriko du Axut! antzerki taldeak Aita Mari aretora; bi egun geroago, azaroaren 21ean, Giramagicen Hai, ametsetako arrantzalea ikuskizuna izango da areto horretan bertan, eguerdiko 12:00etatik aurrera. 

Bi antzezlanetarako sarrerak salgai jarriko dira bihar Zumaiako turismo bulegoan. Amua antzezlanerako sarreren prezioa 9,5 euro izango da, 6 euro Gazte Txartelarekin. Hai, ametsetako arrantzalea antzezlanekoak, berriz, 4 euroan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide