Haurren garapen egokirako mugimendu eta jolas librea funtsezkoa dela iritzita, eta horren inguruan ikasi eta esperientziak partekatzeko asmoz, solasaldia antolatu du Zumaiako Txiribuelta Elkarteak. Gaiaren inguruko bi hezitzaile adituk gidatuta, bizitzako lehen etapan txikienekin jarraitu beharreko urratsak izango dituzte hizketagai. Bihar elkartuko dira, hilak 6, Torreberriko azken solairuan, 11:00etan.
Txiribueltak argitu du batik bat laster haurra izango duten familiei edota haur txikiak dituztenei zuzenduta dagoela. Ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea, eta haurrekin gerturatzeko aukera ere eman dute.
Bestetik, jakinarazi dute Torreberriko igogailua ez dela erabilgarri egongo, eta txikienekin doazenek ezin izango dutela gora igo haur-kotxerik.